domingo, 5 de noviembre de 2017

2017-11-09 - Letran Basilikaren sagarapena (A)


Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun. 
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.


-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Letran Basilikaren sagarapena (A)


EBANJELIOA

Bere gorputzaren tenpluaz ari zen.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joan liburutik 2,13-22

Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jerusalemera joan zen Jesus.

Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukatzaileak ere bai, han eserita. Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe».

Ikasleei, Liburu Santuak dioena etorri zitzaien gogora: Zure tenpluaren maiteminak erreko nau.

Orduan, galdetu zioten judu-agintariek:

–Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko?

Jesusek erantzun zien:

–Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut.

Juduek ihardetsi zioten:

–Berrogeita sei urte behar izan dira tenplu hau eraikitzeko, eta zuk hiru egunetan berreraikiko duzula?

Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen.

Horregatik, hildakoen artetik piztu zenean, esandako hori gogoratu zitzaien haren ikasleei, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek esandako hitza.

Jaunak esana.

HOMILIA

2014ko azaroaren 9an

NOLAKOA DA GURE ERLIJIOA?

Jerusalemeko tenpluan Jesusek egin duen esku hartzearen pasadizoa lau ebanjelariek jaso dute. Joanek deskribatu du erarik grafikoenean: zigor batez baliatuz bota ditu Jesusek eraikin sakratutik oparitako saltzen ari diren animaliak, diru-trukatzaileen mahaiak irauli eta lurrera jaurti halakoen dirua. Oihu hau jaulki du Jesusek: «Ez bihurtu merkatu nire Aitaren etxea».

Keinu honek piztu zuen Jesus atxilotzea eta laster baino lasterrago hura hiltzea. Judu-herriaren bihotzaren kontra joatea zen tenpluari erasotzea: beren bizitza erlijioso, sozial eta ekonomikoaren erdigunea zuten juduek tenplua. Ukiezina zen tenplua. Israelen Jainkoaren bizilekua zen. Jesus, alabaina, arrotz sentitzen da leku hartan: ez da beraren Aitaren etxe, baizik merkatu bat.

Batzuetan, primitiboegia den erlijio bat «garbitzeko» ahalegintzat hartu izan da Jesusen esku hartze hau, kultu duinago batez eta hain odoltsuak ez diren erritu batzuez ordezkatzeko. Halaz guztiz, Jesusen keinu hori errotikoagoa da mamiz: Jainkoa ezin izan da erlijio baten estaltzaile, zeinetan nor bere probetxuaren bila baitabil. Jesusek ezin ikusi du hor beren lehen ikasleekin eratzen hasi den «Jainkoaren familia».

Tenplu hartan, inor ez da gogoratzen Galileako herrixketan gelditu den landa-jende pobre eta elikatu gabe hartaz. Pobreen Aita ezin izan errege tenplu horretatik. Bere keinu profetikoaz, errotik ari da salatzen Jesus azkenak direnez, Jainkoaren kutunak diren horiez ahazten ari den sistema erlijioso, politiko eta ekonomikoa.

Jesusen jarduerak erne jarri behar gaitu beraren jarraitzaileok, geure tenpluetan zer erlijio ari garen lantzen geure buruari galdetzeko. Jesusek inspiratua ez bada, Jainkoak munduan eragin nahi zuen egitasmoari geure bihotza ixteko era «santu» bat izan daiteke. Jesusi jarraitzen diotenen erlijioak Jainkoaren erreinuaren eta haren zuzentasunaren zerbitzura egon behar du.

Bestetik, berrikusi beharra dugu, ea gure elkarteak benetan diren guztiok «Aitaren etxean» sentitzeko moduko gune. Elkarte harreragile ote diren, zeinetan ez baitzaio aterik ixten inori, zeinetan inor ez baita sentitzen ez zokoratua, ez diskriminatua. Etxe bat, non ezinduenen sufrimendua entzuten ikasten baitugu, eta ez geure probetxua bakarrik.

Ez dezagun ahaztu, kristautasuna erlijio profetiko bat dela, Jesusen Espiritutik jaioa, Jainkoaren erreinuari bidea irekitzeko, mundua gizakoi eta anai-arreba artekoago eraikitzeko, horrela Jainkoaren behin betiko salbaziora bideratua.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain





Blog:               http://sopelakoeliza.blogspot.com

José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
                        http://iglesiadesopelana3v.blogspot.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario